ALARMA MOREA en Txosna Aixeberri Konpartsa

20
AGO
2024
20:30
20 AGOSTO de 2024 a las 20:30
ALARMA MOREA + Gratis + Gratuito
Txosna Aixeberri Konpartsa Aste Nagusia, Calle ARENAL, 25, BILBAOTodos los Publicos
Concierto de ALARMA MOREA en Txosna Aixeberri Konpartsa
Todos los Publicos
Organizado por: AixeBerri Konpartsa
Venta finalizada
ALARMA MOREA en Txosna Aixeberri Konpartsa
Concierto de ALARMA MOREA en Txosna Aixeberri Konpartsa

Más información sobre el evento

Alarma Morea emakumeez osatutako euskarazko runba taldea da, 2019an hasi zuen bere ibilbidea Zumarragan (Gipuzkoa).  Ahotsak (Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpek), kitarrak (Ainhoa Plagaro), dantzak eta perkusioak (Amets Albisu), kajoiak eta beste perkusio batzuk (Uxue Plagaro) eta baxuak (Nuria Cullak) osatzen dute taldea. Estilo nagusia runba flamenkoa den arren beste hainbat estilo musikalek ere baldintzatzen dute taldearen nortasuna fusio alternatiboari hegoak emanez.

 

Emakumearen borroka eta ahalduntzea da taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat. Musikaren munduan eta gizartean ematen den genero zapalkuntzari aurre egiteko, musikaren bitartez, letrak, melodiak eta gorputz adierazpenak erabiltzen dituzte konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin.

 

Ezinbesteko bigarren zutabea, euskararena da. Euskaraz sortu, euskara erabili eta hau zabaltzea da taldearen beste xedeetako bat. Sustraiek eta musika estilo berak egiten dute nahasketa berezi eta apartekoa izatea.